Erakusketa 20 panelek eta 100 argazkik baino gehiagok osatzen dute, eta testuak hiru hizkuntzatan idatzita daude. Horiek guztiek euskal mendi zaletasunaren alpinista eta eskalatzaile aitzindarien ibilbide historikoa egiten du. Kukulu mendi-klubak prentsa-ohar baten bidez zabaldu duenez, erakusketaren helburua da “euskal mendizaletasunaren historian zehar emakumeek mendian izan duten papera ikusaraztea, eta denbora askoan nagusiki maskulinoa izan den esparruan emakumeem merituak aitortzea”.
Era berean, ekitaldian hurrengo emakume hauek ere omenduko dituzte: Ainhize Belar, 9a+ zailtasuna duen bide bat eskalatu duten mundu osoko lau emakumeetako bat; Arantza Lazurtegi, Sopelako Munarrikolanda klubeko presidentea eta 100 urte dituzten lehiaketa gehien egin duen emakumea, zortzi hain zuzen; Yolanda Martín, zortzi mila bat igo duen Bizkaiko emakume bakarra (Cho Oyu, 1993); eta Silvia Trigueros, ultratraileko korrikalaria, errekorra duena eta mundu osoan hainbat lasterketa irabazi dituena.
Kukulu mendi-klubak adierazi duenez, inaugurazioan izango dira Ricardo Hernani eta Pedro Mari Aizarna, Euskadiko eta Bizkaiko Mendi Federazioen presidenteak hurrenez hurren, eta Josu Andoni Begoña Loiuko alkatea. Datozen asteetan, erakusketa astelehenetik barikura bisitatu ahalko da liburutegian, 16:00etatik 21:00etara.