Loiuko Gazte Eguna

Aikor aldizkaria 2025ko api. 30a, 13:33

Loiuko Bakarrak elkarteak Gazte Eguna antolatu du maiatzaren 10erako. Lehenengo eta behin, poteo musikatua egingo dute 13:30etik aurrera, eta 15:00etan Bazkaria izango dute. Izena emateko, 626 271 393 telefono-zenbakira idatzi behar da, eta adierazi menu beganoa nahiago den edo intolerantziarik dagoen. Bestalde, Berakatz taldeak musikaz girotuko du arratsaldea, eta kontzertuak 22:30ean hasiko dira: Pinpilinpussies, Ezezez eta ArkeTyPo. “Betiko moduan, helburua da herria egitea eta, ahal den heinean, herrian egiten ditugun ekitaldiak gure kabuz kudeatzea. Giro osasuntsua eta eguraldi ona espero dugu”, adierazi dute antolatzaileek.