Beste Birako kimuak, Bizkaiko txapeldunak erreleboetan

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 5a, 13:56

Zapatuan, Kluben arteko Bizkaiko Txapelketa izan zen Faduran. Goizean, eskola-kiroleko korrikalarien lasterketak egin ziren, eta arratsaldean gazte federatuen txanda izan zen. “Beste Birak guztietan izan zituen ordezkariak, eta hori da atleten lana fruituak ematen dabilen seinalea”, esan dute taldearen ordezkariek. Horrela, alebinak txapeldunak izan ziren erreleboetan. “Lasterketa perfektuak egin zituen eta titulua merezita lortu dute”.

Txapeldunen taldea hauek osatu zuten: Aratz Mendietak, Mikel Aurrekoetxeak, Oinatz Aketxek eta Martin Manzanosek. Bestalde, alebinak ere txapeldunordeak izan ziren kluben kategorian, eta taldea hauek osatu zuten: Mendietak, Aketxek, Aurrekoetxeak, Koldo Fernandezek eta Luken Garruchok. Umeen kategorian, Harriet Aketxe, Aimar Zubiaur, Gorka Gordon eta Xabier Lago zazpigarrenak izan ziren erreleboetan. “Emaitza ona, 18 taldek parte hartu zuten eta”.

Beste alde batetik, 16, 18 eta 20 urtez azpiko txapelketak izan ziren arratsaldean. Azken orduan bajak egonda ere, Beste Birakoak hamargarrenak izan ziren taldeen kategorian, eta 4x100 errelebo lasterketan bosgarrenak izan ziren. Taldea osatu zuten Jonan de Vicentek, Zion Uriak, Elian Quinterosek eta Iuri Ortiz de Andak. Gainerako taldekideak izan ziren Izei Incera, Ander puentes eta Ioritz Alvarez. “Orain, denboraldiko beste erronka inportante bat dugu aurrean: zapatuan Euskadiko bigarren mailako txapelketa izango da Gasteizen, eta etxera emaitza ona ekartzen ahaleginduko gara”.