Ekainaren 1ean Loiu 500 Trail lasterketa egingo da

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 9a, 12:32

Loiuko Udalak zenbait enpresarekin lankidetzan antolatuta, ekainaren 1ean izango da Loiu 500 Trail lasterketaren bigarren edizioa. Zirkuituak 12 kilometrokoa izango da eta bi modalitate egongo dira: korrika eta ibiltzea. Korrikalariek gehienez bi ordu eta 30 minutu izango dituzte ibilbidea egiteko, eta ibiltariek, hiru ordu eta 30 minutu; hala ere, azken modalitate horretan ez da lehiaketarik egingo. Bestalde, umeentzako martxa ere egongo da, 1,8 kilometrokoa.

Korrika modalitatea lehiakorra izango da eta opari bana emango diete helmugara lehenago ailegatzen diren lehen 10 korrikalariei. Nolanahi ere, korrika modalitatean zein ibiltzea modalitatean probaren dortsal ofiziala jantzi beharko da. Probari buruzko informazioa eta oinarriak hemen kontsultatu daitezke. Izena ematea ere bertan egin daiteke maiatzaren 18ra arte eta 12 euro balio ditu. Dortsalik egonez gero, izena ematea berriro zabalduko da maiatzaren 19an, 15 euroan. Oinarrietan agertzen denez, 100 dortsal doan gordeko dira loiuztarrentzat.