Kirol-txapelketak antolatu ditu Loiuko Bakarrak gazte elkarteak jaietarako

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 14a, 13:08

Zehatz-mehatz, hiru txapelketa antolatu dituzte: futbola (4 vs 4), saskibaloia (3 vs 3) eta pala (2 vs 2). Futbola txapelketa Loiuko kaiolan egingo da eta izena emateak 10 euro balio ditu taldeko; saskibaloi-txapelketa Larrondoko kantxetan izango da eta 10 euro balio ditu; eta pala-txapelketa, Larrondoko fronti txikian eta bost euro balio ditu. Izena emateko epea ekainaren 1era arte egongo da zabalik hemen. Bertan ere txapelketa bakoitzaren informazioa dago eskuragarri.