Erdi Arora itzuli da Loiu

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 26a, 11:28

a: Loiuko Udala

Eguraldi onak lagunduta, herritarrak eta bisitariak hurbildu dira asteburuan Loiura, hirugarren aldiz Erdi Aroko azoka antolatu dute eta. Azoka bariku arratsaldean zabaldu zen, eta asteburu osoan egitarau oparoa disfrutatzeko aukera egon da bertan: desfileak, antzerkiak, erakustaldiak, musika… Horrezaz gainera, ohiko produktuak eta eskulanak egon ziren salgai, eta jateko eta edateko postuak ere egon ziren. Halaber, Vulkano orkestrak kontzertua egin zuen zapatu gauean.