Beste Birak arrakasta handia lortzen jarraitzen du

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 9a, 14:33

Zapatuan, ekainak 7, Euskadi Master Txapelketa izen zen Durangon. Hori Beste Bira Loiu klubaren egutegiko probarik garrantzitsuenetako bat da, eta emaitza ezin hobeak lortu zituzten bertan. 5.000 metroko lasterketa eta 3.000 metroko martxa goiz-goiz egin ziren, eta Beste Birako atletak lau aldiz igo ziren podiumera. Horrela, 5.000 metroko proban, Igor García Zarragak urrea lortu zuen M50 kategorian, eta David Lópezek, M40 kategorian.

Bestalde, Martín Mac Graghek zilarra eskuratu zuen M35 kategorian, eta Iñaki Zorrillak, M45 kategorian. Luis Plasencia ere medaila eskuratzear egon zen. 3.000 metroko martxari dagokionez, Gari Mendietak urrea lortu zuen, eta aipatzekoa da modalitate honetan hasiberria dela.

Baina egunak medaila gehiago ekarri zituen klubeko atletentzat. Eduardo Manazanosek urrea lortu zuen 800 metroko lasterketan, eta Javier Allendek eta Ruben Lopezek, zilarrezko domina bana. Gainera, Manzanosek eta Lopezek 1.500 lasterketa ere egin zuten, eta urrea eta zilarra lortu zuten hurrenez hurren. Era berean, Jon Irazustak merezitako urrezko medaila eskuratu zuen 800 metroko lasterketan.

Beste alde batetik, domekan, ekainak 8, Beste Birako atletak berriro igo zen podiumera: Igor García Zarragak, Miguel Faundezek eta David Lópezek beharrezko puntuak zenbatu zituzten bost kilometro lasterketan Euskadiko txapeldunordeak izateko. “16 urtez azpiko Bizkaiko Txapelketa eta 21 urtez azpiko Kluben Txapelketa Absolutua ditugu asteburu honetan, eta horietara taldea aurkeztu hutsa garaipena da guretzat. Baita beste urrats bat, nahi duenak Txorierrin atletismoa gozatu ahal izateko”, esan dute klubeko arduradunek.