Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak jakinarazi duenez, eurek antolatutako jai-egitaraua izango dute aurten, San Pedro eta Santa Luzia jaien baitan. Horrela, ekainaren 26an, eguenean, herri-afaria egingo dute 21:00etan. Txartelak 15 euroan ipini dituzte salgai Lastetxu tabernan, eta menua hurrengo hau izango da: iberikoak, gazta, entsalada, oilaskoa saltsan eta izozkia. Bestalde, hurrengo egunean, ekainak 27, Mozorro Eguna ospatuko dute, eta gaia izango da herrixka galiarra. Sakatu elektrotxarangak 19:00etatik aurrera girotuko du arratsaldea, eta 20:30ean desfilea egingo da. Sariak 00:00etan banatuko dituzte.