Beste Bira Loiu, Bizkaiko bosgarrena pistan

b: Beste Bira 2025ko eka. 26a, 13:00

Asteburuan, Bizkaiko Kluben Pista Txapelketa egin zen Durangon, eta Beste Bira Loiu bosgarrena izan zen bertan. Atleta batzuek ezin izan zuten txapelketan parte hartu, baina, hala ere, Txorierriko taldeak mailari eutsi zion, eta Durango –Bizkaiko txapelduna–, Getxo, Artunduaga eta Santurtzi taldeen atzean sailkatu zen.

Beste alde batetik, banakako txapelketa ere izan zen, eta Beste Birako bi kide podiumera igo ziren. Horrela, Garikoitz Mendieta zamudioztarra txapelduna izan zen bost kilometroko martxan, eta Igor García Zarraga hirugarrena izan zen 3.000 metroko lasterketan.