Jaiez gozatzeko prest Loiun

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 26a, 13:03

Loiuko Bakarrak gazte-elkarteak antolatuta, gaur gazteen afaria egongo den arren, Beste Bira Txorierri atletismo-taldeak bihar botako du pregoia, eta ofizialki hasiko dira San Pedro eta Santa Luzia jaiak. Ohikoa denez, Loiuko Udalak egitarau zabala antolatu du: dantzak, musika-saioak, txapelketa gastronomikoak eta umeentzako ekintzak, batzuk aipatzearren.

Ekainak 26, eguena

21:00 Gazteen afaria, Loiuko Bakarrak elkarteak antolatua.

Ekainak 27, barikua

18:00 Situación farragosa, suegra peligrosa pelikula, Loiu Laztana elkartearen eskutik.

18:30 Elektrotxaranga, Loiuko Bakarrak elkarteak antolatua.

19:30 Goi Alde dantza-taldea, plazan.

20:00 Txupinazoa eta pregoia, Beste Bira taldearen eskutik.

20:05 Goi Alde dantza-taldea, plazan.

22:30 Kontzertuak: Xsakara eta Lehian erromeria-taldea.

Ekainak 28, zapatua

08:00 Toldoak banatzea, paella lehiaketarako.

10:00-11:00 XX. Paella Lehiaketan izena ematea.

11:00 Puzgarriak.

14:00 Paellak aurkeztea.

17:30 Sariak banatzea.

18:30 Kontzertua: Swintronick´s.

20:30 Kontzertua: Divas Del Pop.

23:30 Kontzertua: La Frontera.

01:30 Kontzertua: Oreka erromeria-taldea.

Ekainak 29, domeka

10:00 Uretako puzgarriak.

12:00 Meza eta organo-kontzertua, Pedro Guallarren eskutik.

13:00 Toriko.

14:00-14:30 Tortillak aurkeztea.

16:00 Apar-jaia.

16:30 Sariak ematea.

17:30 Txulalai.

19:00 Pomper, aire zabalean.

20:00 Eley.

22:00 Suzko zezena.

Ekainak 30, astelehena

12:00 Meza eta organo- eta klarinete-kontzertua (Miriam Cepeda eta Luis A. Requejo).

14:30 Adinekoen bazkaria.

16:30 Iñaki Basabe.

19:00 Sardina-jana.

19:30 Puro Relajo musika-taldea.

21:00 Txokolatada.