Larrondoko Gautxoriak jai-batordeak auzoko jaien egitaraua partekatu du sare sozialetan, eta aurten abuztuaren 29tik 31ra arte ospatuko dira. Hainbat ekintza aurreikusten dituzte; adibidez, kontzertuak, puzgarriak eta mota guztietako txapelketak.
Barikuan txupina botako dute Loiuko Larrondo auzoan jaiei hasiera emateko. 18:00etan izango da, eta bitartean Futbol Txapelketa Triangularra eta haur jolasak ere izango dira.
Gauean, Tortilla Txapelketa ospatuko da, eta 4 sari emango dira: laugarren postuari, 40 euro; hirugarrenari, 60 euro; bigarrenari, 80; eta irabazleari 120 euro emango zaizkio. Eguna DJ Markelinen eskutik amaituko da.
Zapatuan herri bazkaria egingo da, eta ostean Mus, Tute eta Briska Txapelketak jan dutenen artean. Ondoren, ginkana eta Pelota Txapelketa izango dira. 18:00etan Samasiku Fanfarriak kaleak girotuko ditu. Gauean mozorro lehiaketa ospatuko da, banaka edo taldeka parte har daiteke. Azkenik, Edu eta Tara DJak agertokira igoko dira.
Abuztuaren 31n meza eta omenaldia egingo diete auzoan hildakoei. Nagusien omenez ere mokadu bat egingo dute. Bestalde, txikientzat puzgarriak egongo dira goizez. 13:00etan Gorontzaileak dantza-taldeak emanaldi bat emango du, eta ondoren XXXIV Piper Txapelketari ekingo diote. Lurrezko ontzietan aurkeztu beharko dira, eta 3 sari daude: 6, 4 edo 2 ardo botila; bigarren, hirugarren eta lehen postuentzat. Bitartean XV Paella Txapelketa ere egingo da, honetan sarituek dirua eskuratzen dute: 40, 60, 80 edo 100 euro. Arratsaldean umeen txanda helduko da Aparraren festa eta Xaibor DJak izango baitira. 21:00etan jaiak amaitutzat emango dira.
Jai-batzordeak jakinarazten duenez txapelketa gastronomikoetan parte proposamenak jai eremuan prestatu beharko dira. Gainera, WIFI dohainik eskainiko dela jakinarazi du.