Jaiei hasiera bihar emango zaie, eta nabarmenena tortilla txapelketa 18:00etan eta Xaibor 20:30etan izango dira. Igandean nabarmentzen dira, 13:00etan eskupilota partidak, honen ondoren, 15:00etan, herri bazkaria, eta 20:00etan erromeria. Bukatzeko, astelehenean, San Migel egunean, 19:00etan triki-poteoa eta pintxo-poteoa egongo dira, besteak beste, eta 20:00etan, urtero lez, bertsolariak. Aurtengo bertsolariak Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe izango dira. 20:30etan emango zaie amaiera jaiei “txokolatada eder batekin”.