Loiuko putzu septikoak garbitzeko diru-laguntzen deialdia zabalik

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 7a, 12:49

Loiuko Udalak zabaldu egin du udalerriko putzu septikoak garbitzeko diru-laguntzen deialdia. Deialdi honen helburua “hondakin-uren saneamendurako hobi septikoak edo arazteko antzeko instalazioak garbitzeak eragindako gastuak ordaintzea” da.

Honetara 5.000 euro bideratuko dira, eta diru-kopuru honek “hobi septikoa garbitzearen edo hondakin-urak saneatzeko antzeko araztegiaren kostuaren %100a” lagunduko du. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak hauek dira:

  • Adin nagusikoa izatea.
  • Eraikinaren titularra edo maizterra izatea.
  • Loiu udalerrian erroldatuta egotea.
  • Eraikinean putzu septikoa edo antzeko arazte-instalazio bat edukitzea.
  • Homologatutako enpresa bati putzu septikoa edo antzeko arazte-instalazioa garbitzeko gastuak ordaindu izana.

Onuradun bakoitzak diru-laguntza bakarra eskatu ahal izango du 2 urtean behin, eta eskaerak egiteko epea azaroaren 30ean amaituko da. Eskaerak Loiuko Udalaren webgunean edo honen sarrera erregistroan aurkeztu beharko dira, jendaurreko ordutegian, dagokion dokumentazioaz batera. Deialdiaren oinarri guztiak hemen aurki daitezke.