XXXI. Nekazal eta Gastronomia Azoka domekan Loiun

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 16a, 12:56

Domekan, urriaren 19an, Loiuko Udalak XXXI. Nekazal eta Gastronomia Azoka antolatu du. Azoka goizeko 10:00etan hasiko da, eta besteak beste, egunean zehar Euskal Western-a, puzgarriak, DJ-a, kontzertuak eta doako txerri-dastaketa izango dira. Egunari itxiera Arnau and the HonkyTonk Losers taldeak emango dio, arratsaldeko 18:00etan Aronsotegi Plazan.