Loiuko anbulatorioak arratsaldeko 15:00ak arte luzatu du bere ordutegia

Aikor aldizkaria 2025eko urriaren 28a

Loiuko anbulatorioak orain ordutegi zabalago bat eskainiko du, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte, orain arte zegoen goizeko 11:00ak arte beharrean. Hau lortu izan da Udalak, nahiz eta osasun sailean eskumenik ez izan, herritarren eskaerak hainbatetan helarazi dizkiolako Osakidetzari.

Josu Andoni Begoña alkateak Radio Nervión hedabidean jakinarazi duenez, eskakizuna hainbat bileretan berretsi da “zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta Loiuko herritarren eskakizunak erantzuteko”. Udalak dio hedabide berean neurri hau “aurrerapauso nabarmena” dela tokiko osasun publikoaren arloan.