Urtero lez, Loiuko Jesús Sustatxak 2026ko egutegia burutu du loiuztarrentzat. Hamalaugarren urtea da jarraian egutegia burutzen duena. Bertan, Loiuko argazki zaharrak zein berriagoak batu ditu, batzuk duela ia mende bat ateratakoak ere, hala nola, dantzariak, eskolako ikasle eta irakasleak eta bestelakoak. Guztira mila egutegi inguru inprimatuko dira eta abenduaren 15a inguruan hasiko da banaketa Loiuko etxeetan zehar.