Artxandara mendi martxa Loiun

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

Datorren Gabonzahar egunean, abenduak 31, Loiutik Artxandara igoko dira, Udalak antolatuta. Irteera goizeko 10:00etan izango da, Lauroetako San Miguel baselizatik, eta Herriko Plazako geltokian (Zabaloetxe) eta Amor Misericordioso ikastetxeko bus geltokian (Larrondo) geldialdiak egingo dira. Artxandara igoko dira, eta ondoren luntxa egongo da bertan. Izen emateko azken eguna domeka izango da, abenduak 28. Izena Udalaren webgunean eman ahal izango da, eta inskripzioa doakoa izango da.