Loiuko Beste Bira taldeak beste mugarri bat lortu du. Lehen aldiz emakumeen taldea aurkeztu dute Euskadiko Kross Txapelketara. Hori gutxi ez, eta laugarren postua lortu dute. Virginia Berasategi, Cinthya Moreira, Gartze Mentxaka eta Olivia Gotek osatu dute taldea. 13 urtez lokatzetan korrika egin barik egon den arren, Berasategi izan zen taldeko azkarrena, 21. postuan amaitu zuen lasterketa 32 minutu eta 11 segundoko denborarekin. "Garaipen zaporea" duen emaitza dela nabarmendu dute korrikalariek.
Gizonezkoetan, Beste Birak zortzigarren postua lortu zuen, marka duten bosgarren postua bost puntura geratu ziren bakarrik. Igor Garcia izan zen azkarrena, 17. postuan, 25 minutu eta 14 segundoko markarekin. Harrobiko mailetan, Harriet Aketxek eta Victor Galindok Euskadiko 20 korrikalari onenen artean sartze lortu zuten.