Loiuko Beste Bira taldeak bi podium lortu ditu lehen aldiz Bizkaiko Master Txapelketan

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 28a

Domekan, urtarrilak 25, Muskizen jokatutako Bizkaiko Master Txapelketan, Beste Bira taldeak emaitza bikainak lortu ditu. Klubaren zortzi urteetan lehen aldiz bi podium lortu ditu kros modalitatean.

Gizonezkoetan garaipena lortu zuen Loiuko taldeak. Borroka bizia izan zuten bost itzulitan Santurtziko taldearekin, baina azkenean titulua lortu zuten lau puntuko aldeagatik.  Igor Garcia Zarragak gidatu zuen taldea bere bigarren postuarekin, Martin Mc Gragh laugarren izan zen eta Javier Allende zazpigarren. Edu Manzanos, Luis Plasencia, Ruben Fonseca eta Igor Barciak osatu zuten taldea. Beste Birarentzako hirugarren titulua da azken lau urteetan. Hori gutxi ez, eta Mc Gragh txapeldun izan zen M35 kategorian, Garcia M50ean eta Alberto Fontecha txapeldunorde izan zen M65 mailan.

Beste Biraren emakumeen taldeak lehen aldiz parte hartu zuen eta bigarren postua lortu zuen. Neskek Gallartako Sendoa klubarekin izan zuten aurkari nagusi eta azkenean bigarren postuaren konformatu behar izan ziren bakarrik bost puntuko aldeagatik. Virginia Berasategi bigarren geratu zen, Patricia Euba zazpigarren eta Gartze Mentxaka zortzigarren. Berasategi, gainera, bere mailako txapeldun izendatu zen.