Euskal Herriko Putxera Txapelketa hartuko du Loiuk otsailaren 28an

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 30a

Loiuko Udalak Euskal Herriko Putxera Lehiaketa hartuko du otsailaren 28an. Guztira 6.350 euro banatuko dituzte sarietan, baita saskiak, ardoa eta txakolina ere. Lehiaketa Zabaloetxen izango da, eta izena ematea egunean bertan egin beharko da 09:00etatik 11:00etara. Otsailaren 28an, putxerak 12:30etik 14:30era bitartean aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta sariak 18:00etan banatuko dituzte. 

Sariei dagokienez, lau kategoria daude: Euskal Herriko saria, Herrialde saria, Loiuko saria eta Gizarte Sareetako saria. Euskal Herriko sariak 2.500 euro banatuko ditu: 600 euro eta txapela, irabazlearentzat; 500 euro, bigarrenarentzat; 400 euro, hirugarrenarentzat; 300 euro, laugarrenarentzat; 250 euro, bosgarrenarentzat; 200 euro, seigarrenarentzat; 150 euro, zazpigarrenarentzat; eta 100 euro, zortzigarrenarentzat. Horrez gain,, saskiak banatuko dituzte 9. postutik 15. postura arte, eta ardoa, 16. postutik 25. postura artekoentzat.

Bestalde, Herrialde sariak 500 euro banatuko ditu: 100 euro, herrialde bakoitzeko; eta Gizarte Sareetako sariak, 50 euroko sari bakarra. Azkenik, Loiuko sariak 3.300 euro banatuko ditu herritarren artean: 400 euro eta txapela, irabazlearentzat; 375 euro, bigarrenarentzat; 350 euro hirugarrenarentzat; 325 euro, laugarrenarentzat; 300 euro, bosgarrenarentzat; 275 euro, seigarrenarentzat; 250 euro, zazpigarrenarentzat; 225 euro, zortzigarrenarentzat; 200 euro, bederatzigarrenarentzat; 175 euro, hamargarrenarentzat; 150, hamaikagarrenarentzat; 125 euro, hamabigarrenarentzat; 100 euro, hamahirugarrenarentzat; eta 50 euro, hamalaugarrenarentzat. Gainera, saskiak banatuko dituzte 15. postutik 20. postura arte, eta txakolina eta ardoa 21. postutik 25. postura arte.