Domeka, otsailak 15, da izena emateko azken eguna. Horretarako inprimakia bete behar da. “Loiuko Padel Ligaren helburua da udalerriko bizilagunen arteko bizikidetza, parte-hartzea eta kohesio soziala sustatzea kirolaren bidez, maila eta adin desberdinetako pertsonentzat gune inklusibo eta irisgarria sortuz”, azaldu dute.
Formatuari dagokionez, txapelketak hiru fase izango ditu. Otsailaren 16tik martxoaren 8ra parte hartzaile bakoitzak hiru partida jokatuko ditu, bikotekidea aldatuz partida bakoitzean. Antolatzaileek nahi dutena da hasierako sailkapen bat egitea eta mailak orekatu ahal izatea. Ondoren, ekainaren 21era arte multzokako fasea lehiatuko dute bi multzotan banatuta. Finala ekainaren 29an jokatuko dituzte herriko jaien baitan.