Otsailaren 24an aurkeztuko dute Loiuko haurreskola berria

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 18a

Ateak urrian zabalduko baditu ere, aurretik aurkezpena egin nahi izan du Loiuko Udalak proiektua ezagutarazteko. Otsailaren 24an, 17:00etatik 18:00etara osatuko dute aurkezpena eta ate irekien jardunaldia egiteaz gain, herritarrei hezkuntza proiektuaren berri eman nahi diete.

Loiuko lehen haurreskola Larraburu Jauregian dago kokatuta eta loiuztarren aspaldiko beharrizan bateri erantzuten dio. Josu Andoni Begoña alkateak haurreskolaren garrantzia azpimarratu du: “Aurrerapauso oso garrantzitsua da Loiurentzat, ez bakarrik beharrizan handi bat betetzen duelako, etorkizunean eskola publiko bat izateko lehen pausua izan ahal delako”.