Hiru podiumak Master kategorian lortu ditu Beste Bira taldeak. Igor Garcia Zarraga txapeldunorde izan da M50 mailan, irabazlearengandik bakarrik lau segundora. Horrez gain, Garciak, Eduardo Manzanos, Eduardo martin eta Josu Ronda osatutako taldeak bigarren postua lortu dute ere M50eko taldekakoan. Azkenik, M40 kategoriako taldeak (Juan Carrascal, David Lopez eta Javier Allende) brontzezko domina eskuratu du.