Loiuk Serie B txapelketako finalaurreko ligaxkako azken jardunaldia hartuko du

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 25a

Martxoaren 13an, barikua, azken jardunaldiko bi partida erabakigarria Loiun jokatuko dituzte. Pilota jaialdia 20:45ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Dario-Loza eta Murua-Gabirondo bikoteak zuzenean sailkatu ziren finalaurrekoetako ligaxkarako. Beste bi bikoteak asteburuan jokatuko diren kanporaketetatik atera dira: Peña II-Salaverri II eta Salaberria-Gaskue.