140 putxera, inoiz baino putxera gehiago, Euskal Herriko Txapelketan

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 2a

Zapatuan, otsailak 28, Loiuk hartu zuen Euskal Herriko Putxera Txapelketa, eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan zuen. Eguraldia lagun, iaz baino 30 putxera gehiago aurkeztu dira aurten txapelketara. Josu Andoni Begoña alkatea “oso pozik” agertu da parte hartze datuekin: “Loiuztarren konpromisoa erakusten dute”.

Sodupeko Xabier Zubiaga Alayak irabazi zuen Euskal Herriko Putxera Txapelketa, bigarren Gernika-Lumoko Jose Antonio Zumalakarregi Belaustegigoitia izan zen eta hirugarren Sopelako Andres Zarraga Aurrekoetxea. Loiuztarren artean, putxerarik onena Eduardo Souto Odriozolarena izan zen, bigarrena Miren Itziar Llona Iturregirena eta hirugarrena Ziortza Zarraga Llonarena izan zen.