Beste Bira txapeldunorde, Espainiako Maratoi Erdiko Master Txapelketan

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 14a

Argazkia: Image Media

Beste Birarentzako denboraldi bikaina izaten ari da. Asteburuan, Meridan lehiatutako Espainiako Maratoi Erdiko Master Txapelketan azpitxapeldun izendatu da bi modalitatetan. 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa dute hurrengo erronka nagusi bezala, hilaren 26an, Hondarribian.

Otsailean, Ibizako 10 kilometroko Espainiako Txapelketan hiru podium ostean, 21 kilometrotan ere emaitza bikainak lortu ditu Loiuko Beste Bira taldeak. Igor García Zarraga, Josu Ronda, Juan Carrascal eta Aitor Sanchoyertok bigarren postua lortu zuten bakarrik Madrilgo AD Marathon taldearen atzetik lasterketa “oso gogogorraren ostean”.

Hori gutxi ez, eta Garcia Zarraga bigarren geratu zen M50 kategorian. Ibizan ere emaitza bera lortu zuen. Horrez gain, Ronda seigarren izan zen M55 mailan. 23 urtez azpikoetan lehiatu zuen Sanchoyertok eta 5 kilometroko lasterketan parte hartzea lortu zuen gutxieneko marka izaterakoan. Horrenbestez, Beste Biratik “oso pozik” daude emaitzekin, batez ere Master kategorietan lortzen ari diren emaitzengatik.