Loiu bigarren, Kirolur erronkaren lehen fasean

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 1a

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bizkaia Kirolur Erronkaren lehen fasean bigarren geratu da Loiu: 600 euroko saria jaso du kirol materiala erosteko erabilitzeko. Lehen faseak izandako “parte-hartze handia eta erregistratutako jarduera-bolumen nabarmena” izan dituela esan dute eta jarduera fisikoa sustatzeko ekimen dinamikoenetako bat bezala finkatzen duela.

Guztira Bizkaiko 60 udalerrik hartu dute parte, 5.095 pertsonak eman dute izena, 54.687 jarduera erregistratu dira eta 644.515 kilometro baino gehiagoko desplazamendu aktiboa metatu da. Udaberriko fasearen ondoren ligak udan jarraituko du, ekainaren 15etik uztailaren 15era, eta udazkenean amaituko da, irailaren 23tik urriaren 23ra.