Oier Bidarte Ganak Gatikako Traila irabazi du

Mikel Reina Barros

Oier Bidarte Gana Zamudioko Arroeta Mendi Taldean dago federatuta, eta zapatuan, irailak 12, Gatikako Traila irabazi zuen. Lasterketak 44 kilometro luze eta 1.700 metroko desnibela zuen, eta loiuztarrak 4 ordu, 20 minutu eta 10 segundotan osatu zuen.