Egitarau oparoa antolatu dute Laurotako Mikel Deuna jaietarako

Mikel Reina Barros

Laurotako Jai Batzordeak antolatuta, Mikel Deuna jaiak ospatuko dituzte zapatutik, irailak 26, martitzenera arte, irailak 29. Bete-beteko egitaraua prestatu dute beste urte batez, adin eta gustu guztientzakoa. Ez dira faltako tortilla txapelketa, mendi ibilaldia, bertsolariak edota musika.

Egitaraua:

Irailak 26, zapatua

  • 09:00: Laurotako XVIII. Mendi Ibilaldia 15kmko ibilaldia
  • 13:00: Mendi ibilaldiko luntxa eta sari banaketa
  • 18:00: Umeen jokoak Zuresku-ren eskutik
    • Jokoak
    • Zirku tailerra
  • 18:00: Tortilla txapelketa
    • 1º saria 110€ Gozkotzen gastatzeko

    • 2º saria 100€ Loiuko Dendan erosteko

    • 3º saria 90€ Kooperatiban erosteko
  • 20:00: Tortillen aurkezpena
  • 20:30: Xaibor
  • 21:15: Kostillada eta txistorrada
  • 22:30: Xaibor nagusientzako

Irailak 27, domeka

  • 11:00: Kalejirak
  • 12:00: Meza santua
  • 13:00: Artzain txakurren erakusketa
    Euskal Herritik etorritako lau txakurrek hartuko dabe parte
  • 15:00: Herri bazkaria
    Bazkal ostean: Nafarroa taldeagaz kanta eta dantza herrikoiak
  • 20:00: Erromeria
  • Egun osoan zehar: Puzgarriak umeentzat, gaztelua eta rokodromoa

Irailak 29, martitzena San Migel eguna

  • 12:00: Meza santua
  • 13:00: Briska txapelketa
  • 19:00: Triki-poteoa eta pintxo-poteoa
  • 20:00: Bertsolariak
    • Etxahun Lekue
    • Igor Elortza
    • Oihana Bartra
    • Onintza Enbeita
    • Xabi Paia
    • eta Beteranuak
  • 21:30: Errifaren zozketa
    Ostean... talo eta txistorra
  • 22:30: Jaien amaiera txokolatada eder bategaz