1951eko Agate deuna, Sondikan. Eup!

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 5a, 12:48

Argazkia: Clemente Barrena (Sondikako argazki-artxiboa)

Urtero lez, tradizioari eutsi eta Txorierriko kintoak zein hainbat talde auzorik auzo, baserririk baserri, kantetan ibili dira Agate deunaren bezperan. Guk Sondikako argazki-artxiboan arakatu eta argazki hau topatu dogu. Argazkia 1951. urtean atera eben Zamarripa auzoan eta Clemente Barrenarena da. Bertan agertzen diren lagunak honeexek dira: (zutunik) J. Jose Sangroniz, J. Apoita “Kotxelis”, Miguelín Llona, Jose A. Torrán, J.A.M. Basarrate eta J.I. Arce; (belauniko) Clemente Barrena, Julen Uriarte eta Jesus Mª Elordui.