Gazteentzako udako programetan izen-ematea

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 19a, 13:04
Bizkaiko Foru Aldundiak gazteei zuzendutako udako programetan izen-ematea noiz izango den jakinarazi berri du. Udako programazioan hiru ekintza ezberdin daude: Udalekuak, Uda Gaztea eta Gazte Bidaiak. Udalekuetan 7 urtetik 13 urtera bitarteko umeek har dezakete parte eta izen-ematea martxoaren 19tik 30era izango da. Uda Gaztea programa, berriz, 14 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzat da eta izen-ematea apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte egingo da. Gazte Bidaietan ere apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte eman behar da izena. Bertan 18 urtetik 25era bitarteko gazteek har dezakete parte. Interesatuta daudenek hurrengo helbide honetan izena eman dezakete: Txorierriko Gazte Bulegoa, Berreteaga poligonoa, 13 A – 48150 Sondika; tfnoa: 94 453 67 98 / 94 453 63 70; e-maila: oij@e-txorierri.com.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).