BBk-k adimen-urrituei zuzendutako jubilatuen etxea zabalduko du Sondikako Ola auzoan dituen instalazioetan. Hori adimen-urrituentzako Estatuko lehenengo zahartze-zentroa izango da eta bertan 60 urtetik gorako lagunak hartuko dituzte. Zentroa urtearen amaieran martxan jartzea espero dute.