Zapatuan ‘Sondikako Udala’ III. Frontenis Txapelketari hasiera emango diote. Txapelketa Sondikako Udalak antolatzen du eta Hegalariak areto-futbol taldea epailea izango da bertan.
Txapelketa urtarrilaren 20an amaituko da eta partidak zapatuetan eta domeketan jokatuko dira goizean. Hala ere, Santu Guztien eta Inmakuladaren zubietan eta Gabonetan ez da partidarik jokatuko.
Txapelketan Txorierriko 14 bikotek eman dute izena. Horiek talde bitan banandu egin dira eta talde bakoitzeko lehenengo bikote bi finalaurrekoetara pasatu dira. Torneoko sariak hauek dira:
Txapeldunak: trofeoa eta 180 euroko txeke bi.
Txapeldunordeak: trofeoa gehi 120 euroko txeke bi.
Hirugarrenak: trofeoa gehi 90 euroko txeke bi.
Txapelketaren egutegia zein gainontzeko informazioa www.hegalariak.net webgunean kontsulta daitezke.