Erakustaldiak, Sondikako Azokan

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 5a, 11:53

Datorren domekan Eskulangintza, Nekazaritza eta Abeltzaintzako XI. Azoka izango da Sondikan 10:30etik 14:30era bitartean. Euskal Herriko ekoizleen produktuen kalitateaz gozatzeko aukera edukiko dugu bertan eta ganadua ere ikusgai egongo da. Era berean, Bizkaiko txakolina eta Idiazabalgo gazta doan dastatuko dituzte bertara hurbiltzen direnek, eta hiru erakustaldi egingo dira: hezte bakeroa, abere-ferratzea eta ardien ile-moztea. Umeentzako poniak eta herri kirolak ere egongo dira azokan.