“II Pedro Espeso Memoriala” Sondikan

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 18a, 10:07

Sondikako Hegalariak areto-futbol taldeak “Pedro Espeso Memoriala” antolatu du bigarren aldiz. Hegalariak taldeaz gain, Gernikak eta Sasikoak hartuko dute parte txapelketan urtarrilaren 5an Gorondagane kiroldegian. Gonbidatutako bi klubak goi-mailakoak dira. Izan ere, Gernikakoek Nazional A mailan jarduten dute eta Durangokoek, berriz, Nazional B mailan. Goizeko 11:30etan Sondikako taldeak Sasikoaren kontra jokatuko du, eta 12:00an Gernikaren aurka. Azkenik, Sasikoa eta Gernika elkarren kontra sartuko dira lehian. Partidak amaitu ostean hamaiketakoa eskainiko da. Hiruko torneo horrek Pedro Espeso omentzen du. Espeso Hegalariak taldeko ordezkaria izan zen, eta 2006an hil zen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).