“Sondikako Udala” Areto-futbol Lehiaketan izen-ematea urtarrilean zabalduko dute

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 18a, 10:32

Urtarrilaren 27an, domekaz, “Sondikako Udala” XX. Areto-futbol Lehiaketari emango diote hasiera. Lehiaketa Hegalariak areto-futbol taldeak antolatzen du. Izen-ematea urtarrilaren 2tik 16era bitartean egingo da Goronda Beko kiroldegian, eta egutegia urtarrilaren 23an izango dute prest antolatzaileek. Aurreko urteetan bezala dokumentazio hau aurkeztu beharko dute partehartzaileek gutunazal batean: -Taldearen izena. -Taldekide bakoitzaren NANaren fotokopia. -Taldearen ordezkariaren izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia. -Inskripzioa ordaindu izanaren ziurtagiria. Inskripzioak 135 euro balio du (fidantza: 60 euro, eta izen-ematea: 75 euro), eta Euskadiko Kutxako kontu honetan sartu behar da: 3035 0201 23 201090000-2. -Taldearen kontu korrontea, fidantza itzultzeko. Fidantza partida guztietan parte hartzen duten taldeei itzuliko zaie. Lehiaketan Bizkaiko Futbol Federazioaren arauei jarraituko diete, hala ere, nobedadea egongo da. Kaleratzeren bat duen taldeak jokalari bat gutxiagorekin jokatu beharko du minutu bian. Minutu bi horiek pasa ostean, beste jokalari bat atera ahalko du zelaira. Era berean, minutu bi horietan gola sartuz gero, kaleratutako jokalaria berreskuratuko dute. Beste alde batetik, argazki lehiaketa ere antolatuko da areto-futbol txapelketaren barruan eta laster oinarriak, epeak, sariak eta gaia jakinaraziko dituzte. Txapelketak 20 urte beteko ditu eta Hegalarikoek sorpresak prestatu dituzte partehartzaileentzat zein publikoarentzat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).