Uholdeek eragindako kalteen berri emateko epea zabaldu da Sondikan

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 4a, 13:32

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emango ditu domekako uholdeek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko. Era berean, Higiezinen Gaineko Zerga-salbuespena eta Ekonomia Jardueren Gaineko Zerga-salbuespena ezarriko dizkie kaltetuei Bizkaiko Foru Aldundiak. Euriteak kalte handiak sortu zituen Sondikan, izan ere, Asua ibaia euriz handitua gainezkatu zen eta urak Ola zein Sangroniz auzoetako etxeak, garajeak eta lonjak hartu zituen. Kaltetuek horren berri eman dezakete gaurtik aurrera udaletxean. Udalak eskaerak bideratuko ditu dagokion erakundera.