Sondikako Hegalariak taldeak jokalari eza du. Hori dela-eta, gazte kirolariak bilatzeko kanpaina zabaldu du datorren urteari begira. Egin behar den gauza bakarra Oskar taldekideari deitzea da telefono honetara: 610 20 78 14. Sondikoztarrek kirola aterpean egitea eta oso giro ona eskaintzen dizkiete areto-futbolean jokatu nahi dutenei. Talde horrek 13 urte daramatza federatuta eta Bizkaiko Lurraldeko Lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian. Aurten laugarren postuan amaitu dute liga. Goronda Beko kiroldegian jokatzen dituzte etxeko partidak.