Udagoieneko Ostera kultura zirkuituak “Bertsotramarraskya” saioa aurkeztuko dau Txorierrin

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 16a, 12:24

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultura zirkuituaren bederatzigarren edizinoa jarri dau abian. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntza jaso dau. Zirkuitua zortzi emonaldik osatuko dabe, eta hareetako bat Sondikan egingo da azaroan. Sondikan aurkeztuko dan saioa Bertsotramarraskya da, eta Xabi Paya bertsolariak zuzendu dau. Beragaz batera Unai Iturriaga, Onintza Enbeitia, Fredi Paia, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak arituko dira eszenatoki ganean. Patxi Gallego marrazkilariak be hartuko dau parte emonaldian. Bertsolariek esakera zahar bat izan dabe beti kontran: irudi batek mila berba baino gehiago balio dau. Munduko bertsorik onenak ezin dau adierazo, antza, irudi txarrenak beste. Baina... bertsoari irudia gehitzen badeutsagu? Bertsolariek berbaz dinoena begiz ikusiko begendu? Bat-bateko irudiek bat-bateko bertsoak sortuko balitue? Bertsotramarraskya galdera horreen erantzuna da. Saio barritzaileak pantaila handian sartu ditu bertsoak, irudigilearen zertzeladei bat-bateko soinua emonda. Batuketak orain arteko esakeraren aurkakotasuna apurtzen dau: ea zer emon leikien mila bertsok eta mila irudik alkarregaz! Saioa azaroaren 1ean, 20:00etan, izango da Kultura Etxean. Sarrerak sei euro balio dau.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).