Musika jaialdia ekainaren 10ean eta 11n izango da BBK-k Sondikan duen Ola zentroan. Kartela itxi dute dagoeneko eta hura nazioarteko, Estatu mailako eta Euskal Herriko abeslari eta talde entzutetsuek osatzen dute. Hala, barikuan Los lobos, Amparo Sánchez, Corizonas eta Elliott Murphy & Band arituko dira. Zapatuan, hauek igoko dira eszenatokira: Jethro Tull, Graham Nash, Bob Geldof, Nina Hagen, The Fakeband, Niko Etxart eta Hapa Hapa, eta Hey Mr. Neken.
Jaialdiaren iturburua Music Legends kontzertu-saila da, 2011. urtetik 2015. urtera bitartean Bilboko BBK aretoan egin dena. Antolatzaileen esanetan, jaialdiak kultura balioak helarazteko kodigo berriak aztertzea du helburu,eta musika publiko guztiengana hurbildu.
Tren bereziak ipiniko dira Bilbotik Ola zentrora ailegatzeko, baina ibilbidea oinez egiteko aukera ere egongo da, Juanjo San Sebastian alpinistak gidatuta. Hamaiketakoa egongo da ibilbidean parte hartzen dutenentzat. Jaialdirako sarrerak BBKren kutxazainetan daude salgai.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).