Txorierrik lo egiten duen bitartean, egunsentiko 04:00etan, José Basilio Asuako katean daukan kioskora heltzen da: lehen egunkariak zonaldeko tabernetan banatu ostean, Kateko rotondan sartzen da, autoen artean, lanera doazenei egunkariak zuzenean saltzera. Errepideko salmentak bukatzean kioskora doa, 13:00etan negozioa itxi arte.
José 1982an hasi bazen ere, lehenago amaren lehengusu batek zeraman kioskoa: “Aspaldian 300 egunkari inguru banatzen ziren egunero. Gaur, ostera, 180 inguru”, adierazi du saltzaileak. “30 urtetik beherako gazteek ez dute egunkaririk erosten, interneten dena dagoelako. Horrekin gutxi bagenuen ere, gaurko gasolindegiek denetarik saltzen dute. Hau ez da lan egitea, hau superbizitzea da”.