Ibarra, pozik baino pozago Gaztediko nesken garaipenarekin

Aikor aldizkaria 2018ko mar. 23a, 09:52

Laukizeko tiratzaileek Munduko Sokatira Txapelketa irabazi zuten Txinan, kategoria bietan: 500 kilo eta 540 kilo. Unai Ibarra sondikoztarra bere entrenatzailea da eta, poz-pozik agertu da neskek Euskal Herrira ekarri duten urrearekin. 

“Guztiok gaude pozik baino pozago. Ez da erraza, munduko onenekin sartu behar delako lehian eta ahalegin handia egin behar delako”. Neskek 10 talderen kontra aritu behar izan zuten txapelketan. “Euskal Herrian ez dira fin ibili, baina Txinan oso paper ona egin dute. Oso lorpen handia izan da”.