Pelikula euskaraz dago eginda, aspaldi galdutako XIX. mendeko euskara arabarrez, hain zuzen ere. Alex de la Iglesia ekoizle aritu da filmean eta aktore nagusiak hauek dira: Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy eta Ramón Agirre. Gainera, Platanoboligrafo ekoiztetxeak ere hartu du parte filmean eta bere eskutik, baita Igor Garcia eta Jon Goikouria sondikoztarrrek ere. Igorrek ekoizpen-lanetan jardun du eta Jonek argazkiak egin ditu.