Sondikako gazteek liga irabazi dute

a: Gaizka Peñafiel 2018ko maiatzaren 3a

Oraindik jardunaldi bi falta diren arren, denboraldian zehar lortutako abantailak liga irabaztea ekarri die Sondika taldeko gazteei, asteburuan Mungia B taldeari 1-3 irabazi ondoren. Ohikoa den moduan, Sondikako iturrian sartu ziren jokalariak eta entrenatzaileak.