Erakusketa 18:00etatik 21:00etara bisitatu ahalko da astegunetan; 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, zapatuetan; eta 12:00etatik 14:00etara, domeketan.
Inaugurazio-ekitaldia irailaren 18an, 19:00etan, izango da. Gainera, erakusketari lotuta hitzaldi bi eskainiko dira. Lehena, “La recuperación de la memoria histórica”, Aranzadi Zientzia Elkartearen adituek eskainiko dute, eta irailaren 26an izango da, 19:00etan, Kultur Etxean. Bigarrena, “La guerra civil en Euskadi”, Sabino Arana Fundazioko adituek emango dute urriaren 3an, 19:00etan, Kultur Etxean hori ere.