Europako Hizkuntzen Eguna

Euskaldunak euskaraz, pozik eta jai-giroan

a: Fernando de Lerak 2018ko ira. 26a, 09:21

Altzora Eguna

Gaur, irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Eguna da eta hori 2001. urtetik hona ospatzen da, Europako Kontseiluak hala erabakita. Egunak hizkuntzak ikastea sustatzea du helburu. Txorierriko euskara elkarteek ahalegin handia egiten dute gurean euskara ikasi eta erabiltzea bultzatzeko. Horietako bat Altzora Sondikako euskara elkartea da, zeinak joan den zapatuan bere eguna ospatu baitu eta ekintzetan herriko elkarte guztiek parte hartzea lortu zuena.

Egun osoko egitaraua antolatu zuten. Hala, goizean, dantza poteoan ibili ziren Elaiak taldeko txistulariekin eta Gorantzaileak taldeko dantzariekin, eta gero herri bazkaria eduki zuten. Aurten sagardotegiko menua eskaini zuten lehenengo aldiz. Txüma Olagüe abesbatzak eta Txuma Olagüe talde koralak bazkalondoa girotu zuten eta ondoren, Taberna Ibiltariak hartu zuen lekukoa. Euren eskutik, euskal abestiak kantatu zituzten Altzora Egunean bildutako guztiek.

“Oso pozik egon gara, herriko elkarteen laguntza jaso dugulako, egun polit hau aurrera ateratzeko”, esan dute Altzora elkartetik. “Euren laguntza ezinbestekoa izan da guretzat eta oso erantzun ona eduki dugu beren aldetik”: Egun osoan oso giro ederra egon zen. “Euskadunak euskaraz, pozik eta jai-giroan. Bazkaria azpimarratzekoa da, oso goxoa egon zelako, eta Taberna Ibiltaria, betiko moduan, bikain ibili zen… Eskerrik asko Altzora Egunera hurbildu zareten guztioi”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).