“Ikasleak aire zabalean jolastu ahalko dira eguraldiaren menpe egon barik”, esan du. “Eskerrak eman nahi dizkiogu Eusko Jaurlaritzari gure arazoa ulertzeagatik eta gure eskola hobetzeko hartu duen konpromisoagatik”.
Arkitekto bat udal eta eskolako ordezkariekin batuko da, zer nolako estalkia ipiniko den erabakitzeko. Bestetik, orain dela hile batzuk, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen eskolako haur hezkuntzako eraikineko teilatua konponduko zuela. Lan horiei aurtengo udan ekingo diete, eta patioa 2020an estaliko dute.