Zubi berria Asua ibaiaren 15 metroko zabalera berrira doitu da eta Sangroizko zubiaren eta Industrias Alba enpresaren artean ezarri dute. Pasa den ekainean lehen zubia eraiki zuten, ibaiaren bideratze lanak egiten zituzten bitartean Sangroiz industriagunerako sarbidea ezartzearren.
Bideratze-lanen zati handi bat dagoeneko bukatuta dago, URAk adierazi duenez, eta lanek ez dutela inolako eraginik izan ubidearen ohean azaldu dute. Berez, lanak lurra baztertzen eta ibaiertzetan egin direla esan du enpresak.