Laura Peña, Altzora elkarteak antolatutako argazki-lehiaketaren irabazlea

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 26a, 11:14

Aurreko urteetan moduan, Altzora Sondikako euskara elkarteak udari lotutako argazki-lehiaketa antolatu du. Lehiaketara 45 lan aurkeztu dira eta 10 finalista egon dira: irabazlea Laura Peña izan da. Peñak San Pedro de Rozados herrian (Salamanca) egindako argazki bat bidali zuen lehiaketara. Irabazleak lagun birentzako afaria jaso du saritzat. Bestetik, argazkiak azaroaren 7tik aurrera eta hilaren amaierara arte egongo dira ikusgai liburutegian.