Gainera, goiz osoan zehar beste ekintza batzuk izan ziren, esate baterako, txalaparta erakustaldia eta umeentzako tailerrak. Bertso-saioa egon zen Malen Amenabarren eta Jone Uriaren eskutik, eta erraldoiak eta buru-handiak dantzapoteoan irten ziren Gorantzaileak taldeko dantzariekin batera. Amaitzeko, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak dantzan ipini zituen bertaratutakoak.